Altsasuko XVI. Zeharkaldirako izena ematea zabalik

Guaixe 2011ko ekainaren 2a

Altsasuko XVI. BTT Zeharkaldia ekainaren 12an jokatuko da. Proba ez lehiakorra da, tradizio handikoa, Burunda Txirrindularitza Klubak antolatuta, goizeko 9:00etatik aurrera. Aurten 50 km-ko ibilaldia izanen da, eta duela bi urteko ibilbidea berreskuratuko da, Gipuzkoako parajeetan sartu zena eta horrenbesteko arrakasta izan zuena. Iaz 801 txirrindulari aritu ziren.Izena ematea zabalik dago www.clubciclistaburunda.com web gunean, ekainaren 8ra arte. Federatuek 16 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 20 euro.