NaBai2011k zerrenda bozkatuena errespetatuko du

Guaixe 2011ko ekainaren 2a

Asteartean bilera egin zuten Altsasuko Bilduk eta NaBai 2011k. Hauteskunde ondoren udalaren osaketaz hitz egin zuten. Bileran Altsasuko NaBai2011k Bilduko kideei jakinarazi zien zerrenda bozkatuena errespetatuko duela. NaBai2011tik zehaztu digutenez, "horrek ez du esan nahi haien alkate-gaiaren aldeko botoa emanen dugunik". Hala ere, NaBai2011ren jarrera horrek Bilduko Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkatetzara eraman dezake. Altsasuko NaBai2011k biharkoan bilera eginen du eta heldu den astean berriro ere Bildurekin batzartuko direla jakinarazi digute. Aste honetako bileran Bilduko kideek  aurreikusten duten udal antolakuntzaren berri eman diote koalizioari. Ezker BatuaAltsasuko Ezker Batuak aurreko astean batzarra egin zuen eta alkatea aukeratzeko bozketan boto txuria ematea erabaki zuen. Asteazkenean jakinarazi zion IU-EBk bere erabakia Bilduri. Arturo Carreño zinegotziak jakinarazi digunez, "zerrenda bozkatuena errespetatuko dugu, beste aukerarik ez badago. Eta ez dirudi dagoenik". Bestalde, alderdi sozialistatik esan digute Bildurekin bilera egiteko zain daudela.