Udalak garabia zerbitzua jarriko du

Guaixe 2011ko ekainaren 3a

Altsasuko Udalak kaleetatik autoak kentzeko garabia zerbitzua izanen du. Dagokion ordenantza onartu ondoren, udalak herriko hiru enpresari luzatu die eskaintza. Enpresek haien proposamen ekonomikoak aurkeztuko dituzte orain eta udalak garilean erabakiko du nori eman zerbitzua. Altsasuko Udalak onartutako ordenantza horretan jasotzen da autoa jasotzeagatik ordaindu beharrekoa, beti ere, ibilgailu motak ezberdinduz. TarifakKentzerakoan jabea agertzen bada2.000 kilo baino gutxiagoko ibilgailuek 45 euro 2.000 kilo baino gehiagoko ibilgailuek 70 euro 3 metro baino altura handiagoa dutenak edo 6 metro baino luzeagoak 90 euro. Ibilgailua kendu ondoren ordaindu beharrekoa2.000 kilo baino gutxiagoko ibilgailuek 82 euro 2.000 kilo baino gehiagoko ibilgailuek 146 euro 3 metro baino altura handiagoa dutenak edo 6 metro baino luzeagoak 175 euro. Deposituan egondako egun bakoitzeko 2.000 kilo baino gutxiagoko ibilgailuek 8 euro 2.000 kilo baino gehiagoko ibilgailuek 13 euro 3 metro baino altura handiagoa dutenak edo 6 metro baino luzeagoak 17 euroIbilgailua geldiarazteko zepoa jarri eta hori kentzea 156 euroOrdutegitik kanpoko gehigarria 60 euro