Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostegunetik domeka bitarte ospatu zuen Sagrado Corazon ikastetxeak ikasturte akabera bertan dela. Lehen bi egunetan ikasleak izan ziren protagonistak eta, larunbatean, ikasle ohiek ere festaren parte bihurtu ziren. Kirol txapelketak, jolasak, suhiltzaileen lanaren erakustaldia, jatekoa, dantzaldiak, urpekari moduan ibiltzeko aukera eta beste makina bat kontu eskaini zituen Sagrado Corazon ikastetxearen festak.