Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Adostutakoa asteartean zuzendaritzari aurkezteko asmoa dute langileen ordezkariek. Enpresaren bideragarritasuna bermatu nahi dute Lastailaren 23an despedituko da Sodenak aurreko zuzendaritzarekin zuen akordioa. Ondoren, bi aukera daude, aurreko jabeen eskuetara bueltatzea edo Nafarroako Gobernuak erosteaSunsundegiko enpresa batzordea (ELA 5, UGT 5 eta LAB 3) asteazkenean bildu zen. Enpresaren bideragarritasuna bermatzeko, langileen ordezkariek oinarri ekonomikoak adostu nahi dituzte astelehenerako, hurrengo egunean Sunsundeguiko kudeatzaileari aurkezteko. Langileen ordezkaritza bere oinarrizko eskaintza egiterakoan soldatak, primak eta egutegiak aztertzen ari da. Enpresa batzordeko buru diren ELAko kideek jakinarazi digutenez, lastaila iritsi aurretik, azken unera arte itxaron gabe, Sodenak enpresan jarritako kudeatzailearekin harremanetan jarri dira, enpresaren bideragarritasuna bermatuko duen paktu bat lotzeko. Nafarroako Gobernuak, enpresak eta sindikatuek adostuko lukete akordio hori. Enpresa batzordeak Nafarroako Gobernuari Sunsundeguiren etorkizuna eta bideragarritasuna zenbait urtetarako bermatu dezala eskatuko diote, eta paktua horretarako tresna litzateke. ELAtik azaldu digutenez, lantegia modernizatzeko inbertsioak egitea eta lanpostuak bermatu nahi dituena enpresa batzordeak. Hala ere, zalantza bat dute: Nafarroako Gobernu berria osatu bitartean Sodenak erabakirik hartu dezakeen edo ez. Sodenako buruekin bildu nahi du enpresa batzordeak, haiek jarri baitute Sunsundeguin kudeatzailea. ELAtik azaldu digutenez, lehenbailehen adostu nahi lukete paktua. Prototipo berriaELAko kideek jakinarazi digutenez, irailetik aurrera aldaketak etorriko dira Sunsundeguira, hala iragarri baitu enpresak. Horretan zerikusia izanen du herri arteko ibilbideak egiteko diseinatutako Sideral autobusaren prototipo berria. "Antolakuntza aldatuko da eta ekoizpen kostuak jaitsiko dira lehiakorragoak izateko", azaldu digute ELAtik. NeurriakPaktua lortu aurretik, enpresak krisiaren neurriak hartu ditu. Lan eskaintza jaitsi denez, opor egun batzuk aldatu ditu zuzendaritzak: heldu den hilabeteko lau ostiraletan langileek ez dute lanik eginen. Lau egun horiek agorrilaren 23, 24, 25 eta 26an sartu beharko dituzte. Enplegu erregulazio espedienteen inguruko zurrumurru asko zabaldu badira ere ELAko kideek esan digute ez dagoela halakorik. Eta gaineratu dute enpresak borondatezko bajak sustatu nahi dituela. Bitartean, kudeatzaileak nazioarteko merkatua lantzen ari dira lan eskaerak lortzeko asmoz.