Giro aparta Txunkain

Guaixe 2011ko ekainaren 7a

Jende ugari hurbildu zen larunbatean Altzania ubelde ondoko auzora, festa giroaz gozatzera. Geltoki kalean jarri zituzten herri bazkarirako mahaiak eta han bildu ziren 35 auzotar. Mago bat izan zuten bisitan eta ederki gozatu zuten.Mus txapelketan 16 bikotek parte hartu zuten. Zortzi izan ziren Altzania ibaiaren uretan behera abiatu zirenak. Eta sakandarren eta goierritarren arteko herri kirol neurketak jendearen animoa piztu zuen. Lehia estuan, 3 segundoko aldeagatik, Goierrik irabazi zuen.Iluntzean, dantzaldia eta rock kontzertua zeuden, jarritako bi eszenatokietan. Gauez ere jendea jaitsi zen, baina ez esperotakoa. Antza, Guardia Civilak kontrola jarri zuen Txunkaiko bidean eta jendeak atzera bota zuen horrek. Egun guztian ere bueltaka izan ziren.EderkiAntolatzaileek "dena oso ongi" atera zela eta pozik zeuden. Hala ere, heldu den urtean egun bat edo bi antolatzea aztertuko dutela esan digute.Garai batean festak bi egun hartzen zituzten. Hori gogoan zuten makina bat altsasuar domeka goizean eta arratsaldean Txunkai auzora joan ziren, baina ezer gutxi opatu zuten.