Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen asteazkenenik, bisitari berria du Donostiako Benta Berri inguruko Clara Campoamor plazak. Karrikari izena ematen dion emakumea bera da, Dora Salazarrek gorpuztuta. Altsasuko artistak XX. mende hasieran emakumeen eskubideak aldarrikatu zituen madrildarraren eskultura egin du. Altsasuarrak garaiko arropekin jantzitako emakumea irudikatu du, besapean "Emakume bat, boto bat" esaldia duen liburua daramana. 790 kiloko eta 1,78 metroko burnizko obra da. Euskarrian, Clara Campoamorren izenarekin batera, beste emakume batzuen izenak ageri dira.Eskultura VIII. Berdintasunerako Gunearen barruan mustu zen. Mustutze-ekitaldian, besteak beste, Dora Salazar eskultorea, Emakundeko zuzendari Maria Silvestre, idazkari nagusi Arantza Elizondo eta Donostiako alkateorde Ainhoa Beola izan ziren. Ekitaldiaren ondoren, Clara Campoamor, la mujer olvidada zinta ikusteko aukera izan zen.