Klasean hezkidetza lantzen

Guaixe 2011ko ekainaren 9a

Altsasuko Udalaren Emakumearen Bilguneak sustatuta, 04/05 ikasturtetik hezkidetza programa garatzen da Zelandi eskola publikoan eta Iñigo Aritza ikastolan. Ikasturte honetan ere segida izan du programak.Erkuden Azanza berdintasun teknikariak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu duenez, "hezkidetza aniztasunetik abiatuta berdintasunerantz heztea litzateke".Helburu horrekin Nafarroako Antzerki Eskolako kide bat 11na saio egin ditu ikastetxe bakoitzean. Hezkidetza lantzeko dramatizazioa, hau da, antzerkia eta jolasak erabili izan dituzte.Saioetan heziketa afektibo-sexuala, aniztasunari errespetua, erlazioak, gatazken konponketak eta estereotipoak lantzen dira. Gainera, gelan gai bat sortu bada edo arazoren bat izan bada, hori ere landu izan dute.Ikasturte honetaraino LHko 2., 4. eta 6. mailetan egin izan dira saioak. Altsasuko Udalak aurreneko bi mailak ordaindu izan ditu eta ikastetxeek 6. mailakoena. Baina haien finantza egoeragatik oraingo honetan ez da 6. mailan hezkidetzarik landu. Hori izan da balorazio egiterakoan agertutako puntu negatibo bakarra. Azanzak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu duenez, "beharrezkoa ikusi da 6. mailan berriro ematea. Adin polita da hezkidetzan hezteko: neska-mutilak zein bere aldetik ibiltzen dira, sexualitatea hasten da".