Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak Doneztebeko Mendi abesbatza gonbidatu du Sakanara. Kontzertua eskainiko dute bihar, Altsasuko kultur gunean. Nafarroako mendialdeko abesbatzak elkarlanean entzuteko aukera ederra da. KontzertuaMendi abesbatza izanen da biharko protagonista. Doneztebetarrek egitarau zabala iragarri dute. Presentzia berezia izanen dute gaur egungo konpositoreek. Aipagarriak dira abesbatzen errepertorioan lekua nabarmena lortu duen Xabier Sarasolaren Pater Noster eta Ave Maria eta Elberdinen Santu obrak. Kantu herrikoiei ere lekua egin diete: bestak beste, Rosannaren Si tú no estás aquí abestiaren moldaketa (J. Dominguez), J. Bello Porturen Haurtxoa sehaskan eta Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean interpretatuko dituzte.Doneztebeko Mendi abesbatza 1996an sortu zen, herriko musika eskolaren babespean. Ibilbide laburra badu ere, kontzertu andana eskaini du, bestak beste, Nafarroan, Gipuzkoan, Frantzian eta Portugalen. 2000tik Ion Irazokik zuzentzen du abesbatza.TrukeaErkudengo Ama abesbatzak kantuan eginen die harrera doneztebetarrei. Mendi abesbatzaren emanaldiaren ondoren, atzera ere, oholtza gainera igoko dira altsasuarrak. Bi taldeek elkarrekin amaituko dute kontzertua, Jabier Bustoren A tu lado eta Herribera ezagunaren Ondarraren moldaketarekin.Biharkoa truke-kontzertuaren lehen zatia izanen da. Datorren astean altsasuarrak Doneztebera joanen dira.