Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udal Musika Eskolak asteazkenean agurtuko du 2010-2011 ikasturtea. Nola ez, kontzertu bereziarekin itxiko du urtea. Asteazkenean Iortia kultur guneko eszenatokira igoko dira musika eskolako ikasleak. Instrumentu talde txikiek, bikote, hirukote eta laukoteek, emanen diote hasiera kontzertuari. Ondoren, talde instrumentalek, konboek eta gitarra eta perkusio taldeek hartuko dute txanda. Emanaldiaren erdian, ikasketak amaitu dituzten ikasleek diploma jasoko dute. Fanfarreak emanen dio amaiera ekitaldiari, Sorozabalen Maite ezagunarekin.