Iñigo Aritzaren txanda biharkoan

Guaixe 2011ko ekainaren 10a

Burundako ikastolak biharkoan  ikasle, irakasle eta gurasoak Ziordian bilduko ditu. Egitaraua eguerdian abiatuko da kale jolas, tailer eta ikasleek egindako eskulanen erakusketarekin (azken hori udaletxean egonen da ikusgai gaur arratsaldetik). Olatzagutiko txarangak bazterrak girotuko ditu. Bazkaria 14:30ean izanen da. Ondoren, mus txapelketa eta arkume eta gazta pare baten zozketa eginen da. Gainera, Iñigo Aritza ikastolan 25 urte egin dituen familiari esker ona azalduko zaio.