Azken Testu bazka

Guaixe 2011ko ekainaren 15a

Kima euskara taldeak nobela beltzarekin agurtuko du ikasturte honetako testu bazka. Hilaren 22an, datorren asteazkenean izanen da azken saioa, Altsasuko Gure Etxea eraikineko 2. solairuan.Ikasturtean zehar zazpi bat lagun bildu dira Testu bazkan. Euskarazko literatura ezagutu eta harekin gozatzea zuten helburu. Denen artean testu labur bat irakurri eta ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia atera diote. Altsasuko Kima euskara taldeak aldi baterako jarduera eten badu ere, irakurketa taldeak martxa ona zuela ikusita, Testu bazkarekin jarraitzea erabaki zuen. Udako oporren bezperan, irakurtzeko ideiak hartu nahi dituenak, nobela beltzetara hurbiltzeko aukera du datorren astean. Interesatuek izena eman dezakete Altsasuko liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean.