Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aralarko Mikel Donea institutuko ikasleak urtean zehar ura eta ingurumen gaiak landu dituzte. Laugarren ikasturtea da institutua horretan ari dela. Eukene Durana irakasleak esan digunez, "arlo horietan ikastetxearen egoera hobetzea, ikasleak gai horietan sentsibilizatu eta gero haiek sentsibilizazioa transmititzea nahi dugu". Horretarako, patioa garbitu egiten dute aldian behin, paperontzitik aparte sortzen den hondakin kopurua aztertzen dute, horiek murriztu ahal izateko. Ur kontsumoa eta inguruko erreketako uren kalitatea aztertzen dute. Jasotako datuak, material erreziklatuz egindako lanak eta energia darabilten maketak daude ikusgai orain Iortia Kultur Gunean.