Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Australiako Hard-ons punk taldea Memorekin Altsasuko Gaztetxeak luxuzko kontzertua hartuko du bihar. HFMN Crewk Australiako goi mailako taldea ekarriko du, Hard-ons punk talde arrakastatsua. Iruñeko Memo taldeak berotuko du giroa.Hard-ons Australiako rock and roll talde mitiko eta paregabea da. Urteetako ibilbideari eutsiz, 2010ean Alfalfa males once summer is done conform or die LP bikoitza argitaratu zuen. Ohi dutenez, punk pop indartsuaren erakustaldia egin dute. Diskoak poparen eta trash-metalaren arteko mugak gainditzen ditu. Gainera, diskoa umorezko keinuz beterik dago. Kontzertu baterako osagai erakargarriak dira. Australiarrek mundu erdia zeharkatuko dute gurera etortzeko. Europako biraren barruan, bi kontzertu baino ez dituzte eskainiko Euskal Herrian, Andoainen eta Altsasun. Beraz, ezin da aukera paregabea galdu.MemoIruñeko Memo taldeak osatzen du biharko kartela. Iruindarrek La alegria de molestar diskoa aurkeztuko dute. Nafarroako punk rock laukotea heldutasunera iritsi da hirugarren diskoarekin. Punk rock melodiek soinuan eta kalitatean gora egin dute, eta letretan ironiari eutsi diote. Iruindarrek oraindik zer esan handia dutela erakutsi dute.