Dendarien elkarteko deskontu txartelek badituzte jabeak

Guaixe 2011ko ekainaren 20a

Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) larunbatean itxi zuen udaberriko kanpaina. Hori ospatzeko, goiz eta arratsaldez, Foru plazan haurrendako gaztelu puzgarriak eta ohe elastikoak jarri zituzten. Jakina, txikiek primeran pasa zuten. Horretaz gain, deskontu txartelak banatu zizkieten zozketako saridunei. Izan ere, maiatzaren 16tik hilaren 5era bitartean ADEko dendaren batean erosketa egin zuten guztiek zuten zozketan parte hartzeko aukera. Zorteak Eloy Gabirondori 500 euroko balioa duen deskontu txartela eman zion. Horretaz gain, 50 euroko balioa duten 20 txartel ere zozketatu zituen. Hona haiek eskuratu zituztenak: Aintzane Berastegi Aierbe, Andoni Gallego Olabarria, Beatriz Urkijo Moreno, Carmen Fernández Vazquez, Elena Aristorena Adrian, Flor Goikoetxea Mendia, Izaskun Aiestaran San Roman, Josune Alberdi Mujika, Conchi Lopez Colina, Leire Rodriguez Sanchez, Loli Elorza Aranburu, Lucia Barroso Barroso, Mª Angeles Ulaiar Maiza, Maite Arregi Agirre, Manoli Maldonado Jorge, Pablo Martirena de La Calle, Pilar Vera Benito, Rosa San Roman Galbete, Sagrario Estanga Reparaz eta Teresa Corcheno Vinagre.