Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iraz estalita esnatu dira gaur goizean Altsasuko makina bat etxeetako ataurreak. Bezperako festa arrastoak ere ez dira desagertu. Han-hemenka bezperako suen hondarrak ikus litezke. Gora begiratuz gero zenbait etxetan adarrak ikusteko aukera izanen da. Maite den pertsonaren etxeko balkoian lizar adarrak jartzen dituzte altsasuarrek. Kontrako esanahia du txipua edo makala opatzeak. Gaur, 20:00etan, Foru plazan zortzikoa dantzatuko da. Udalak ere ardoa banatuko du. Horretaz gain, herrian barna altsasuarrak merendatzera bilduko dira. Mahaitik jasota, 23:30etik 1:00etara, Haize Berriak bandarekin dantzatzeko aukera izanen da.