Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Anfetamina sulfatoa adulteratzea eta ondoren saltzea egotzi die poliziak Altsasun atxilotu dituzten hiru pertsonei: ORR (35 urte), IAA (29 urte) eta ISRS (27 urte). Poliziak zabaldu duenez, haien etxeetan saltzen zuten droga, eta etxeetatik jende asko pasatzen zen. Horretaz gain, inguruko tabernetan ere saltzen omen zuten droga. Horretarako, haietako bik droga kopuru txikiak aldean eramaten omen zituzten. Atxilotutako batek hala omen zuen. Zabaldutakoaren arabera, Altsasuko bi etxebizitza miatu ziren eta haietan speed-a banatu eta saltzeko tresnak opatu zituen poliziak. Horrekin batera, prestatutako zenbait dosi eta anfetamina sulfatoko 1,3 kilo, banatua izateko prestatzen ari zirena. Horrekin batera, poliziak miaketetan 200 gr haxix, 35 gr marihuana eta ketamina kopuru txiki bat atzeman zituen. Poliziak zabaldu duenez, altsasuarrengana Biurrunen bizi zen FJIA jarraituz iritsi ziren. Hark saltzen omen zien droga altsasuarrei, gero haiek adulteratu eta saltzeko.