Altsasuko kartel lehiaketa azken astean

Guaixe 2011ko uztailaren 6a

Altsasuko Udalak herriko festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. 600 euroko sari tentagarria dago jokoan. Lanak aurkezteko epea irekita dago uztailaren 15era arte.OinarriakParte-hartzaile bakoitzak bi kartel aurkeztu ditzake, gehienez ere. Lanak orijinalak izanen dira. Kartelean honako testua agertuko da: "Altsasuko festak 2011/ Fiestas de Alsasua 2011" DIN A3 (42 cm x 29,7 cm) edo 70 cm x 50 cm-ko neurria izanen dute eta euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira. Obrak egiteko era librea izanen da. Irabazleak multimedia teknikak erabili baditu, udalak saritua izan den obraren kopia eskatu diezaioke CDR (Corel Draw) formatuan. Kartelak Iortia kulturgunean aurkeztu behar dira. Lanak sinadurarik gabe aurkeztuko dira eta atzean lema izanen dute idatzita. Horrekin batera, lemarekin sinatutako gutun-azal bat aurkeztuko da egilearen datu pertsonalekin (izen-abizenak, helbidea eta telefono). Epaimahaiak hiru kartel finalistak aukeratuko ditu. Kartel irabazlea uztailaren 19tik 29ra egingo den herri bozketan aukeratuko da.Haurrek erantzun ederraHaurren kategorian ekainaren 17an itxi zen lanak aurkezteko epea. Joan zen urteko datuekin alderatuta, parte-hartzeak gora egin du. Altsasuko ikastetxeetako eta tailerretako 50 ikaslek parte hartu dute festetako kartel lehiaketa. Deialdia HHko, LHko eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei egin zitzaien. Irabazleak marrazketako materiala eta 60 euro eskudirutan jasoko ditu.www.altsasu.net Oinarriak osorik Altsasuko Udalaren web orrian. Argibideak kultura@altsasu.net helbidean eta 948 56 42 72 telefonoan.