Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sagrado Corazon ikastetxean apirilaren 15etik baratza du. Ikastetxean baratza jartzeko ideia guraso talde batena izan zen eta ekimenak ikastetxean harrera ona izan zuen. Guraso eta irakasle talde zabal bat gidatu du egitasmoa.Adin guztietako ikasleek baratzean lan egin dute ikasturte akabera honetan, ureztatzen landatzen, ongarritzen. Baina ikasgeletan ere baratzari buruzko azalpenak eta jarduerak izan zituzten. Ez hori bakarrik, goi mailako ikasleak txikien irakasle bihurtu dira eta baratzean bertan argibideak eman zizkieten. Gainera, Sagrado Corazon ikastetxean bost urte daramate konposta egiten eta orain hura baratzean erabiltzen hasi dira. Gainera, ikastetxean egitasmoarekin pozik gelditu dira: "natur jarduera horrekin batera, baratza zer den ezagutu dute ikasleek. Baita barazkiak eta elikadura osasungarria zer den ere. Ikasle guztien artean gainera". Hala ere, faltan bota dute halako baratzak lan tresnez hornitzeko diru-laguntzarik ez izatea.