Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko porlandegian hondakinak erraustearen kontrako mozioaren alde egin zuen Francisco Javier Cerdanek, Bildu eta IU-EBrekin bateraAstelehenean Altsasuko Udalak egindako bilkuran Hondakinen errausketaren kontrako Altsasuko herritarren plataformak aurkeztutako mozioa onartu zuen. Bilduk,IU-EBk eta UPNk aldeko boza eman zuten NaBai, PSN eta PP abstenitu egin ziren. Francisco Javier Cerdanek porlandegian errausketeko aukeraren kontra botoa ematea eta boto horrek Bildurekin bat egin izanak UPNko presidentearen erreakzio azkarra ekarri du. Yolanda Barcinak azaldu duenez, alderdiaren diziplina batzordean aztertuko dute Cerdanen jokabidea eta baja ematea edo ez. Batzordeak gaia aztertze hutsak badazpadako baja da. Barcinak azaldu duenez, "Cerdanen jokabidea UPNk Bildurekin akordioak ez izateko duen jarreraren kontrakoa da". UPNko buruak gaineratu du, "botatzen ari zirena enpresa garrantzitsu bati babesa ematea zen, balorizazioarekin enplegua sortzeko".Beste behin ere Barcina porlandegian hondakinak balioztatzearen alde agertu zen. BabesaHondakinen errausketaren kontrako Altsasuko herritarren plataformak babesa azaldu dio Cerdani. Plataformako kideen iritziz Altsasuko UPNko zinegotziak Tafalla eta Tuterako alderdi bereko kideen koherentzia berarekin jokatu du. "Bi udaletan UPNk udal ardurak ditu. Tafallan hondakinen errauskailu baten kontra eta Tuteran gurpilen errausketaren kontra azaldu ziren udalak aho batez". Plataformatik azaldu dutenez, "Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integralean jasoa dago eskualde honetan ez dela bideragarria hondakinak errausteko planta bat jartzea, gertu dituelako herriak, natur parkeak, ibaiak, Urdalurko urtegia besteak beste". Plataforma ingurumen eta pertsonendako hondakinak kudeatzeko era osasungarriagoak daudela nabarmendu du.Onartutako mozioaHondakinen errausketaren kontrako Altsasuko herritarren plataformak aurkeztu eta Altsasun eta Olatzagutian onartu den mozioak lau puntu ditu: 1.- Errausketa hondakinak tratazeko era gisa baztertu eta bereziki Portlan Valderrivas enpresak duen Olatzagutiako porlandegiko labeetan erretzea hondakinak.2.- Jarduera hau behin betirako geldiarazteko, ahalik eta asmo gehien pilatzera bideraturiko udalaren esku dauden gestioak egin.3.- Altsasun 2011ko uztailaren 16an 19:30ean Hondakinen Errausketarik ez Cementos Portlanden lelopean egingo den manifestazioa bultzatu eta bertan parteharzeko deialdia komenigarri irizten dion bidez zabaldu.4.-Hartutako erabakiak Nafarroako Gobernuko Lehendakariari, Nafarroako Parlamentuari, Landa Garapen eta Ingurumen Departamenduari, Cementos Portland Valderrivas enpresari eta hedabideei jakinarazi.