Bartzelonako 80ko punka Altsasun

Guaixe 2011ko uztailaren 8a

Joni D-k Què pagui Pujol liburua aurkeztuko duJoni Destruye musikariak lehen eskutik ezagutu zuen Bartzelonako 80ko hamarkadako punka. Esperientzia horretatik sortu da Qué pagui Pujol liburua. L´odi Social musika taldearen lehen diskoak ematen dio izena lanari. Musikari kataluniarrak liburua aurkeztuko du bihar, Altsasuko Gaztetxean.LiburuaJoni D-k memoria eta historia uztartu ditu 191 orriko liburuan. 80ko hamarkadako Bartzelonan punk musikak izan zuen garrantzia ulertzeko ezinbesteko lana da, bai ikuspegi musikal edo artistikotik, bai ikuspegi sozialetik. Izan ere, punkak zenbait eremu hartzen zituen: antimilitarismoa, okupazioa, irrati libreak, antifaszismoa, lan gatazka... Drogek eta polizien erasoek markatutako garaia izan zen. Mugimendu eta gatazka horien testigu izan zen Joni D-k 80ko hamarkadaren errepasoa egiten du. Garaiko komunikabideetako berriek, argazkiek, kartelek eta abestien letrek testuingurura egokitzen laguntzen dute. Hor kokatzen ditu lehen punk talde gazteak, 70 hamarkadako taldeak eta 80ko hamarkadako talde arrakastatsuak. La Ciutat Invisible Edicions-Hace Color argitaletxeak argitaratu zuen liburua, katalanez eta gaztelaniaz, eta haien sorpresarako, harrera paregabea izan du. AurkezpenaJoni D.-k 80ko hamarkadako zenbait punk taldetan jo du. Ibilbide horretan, Bartzelonako mugimenduak goitik behera ezagutzeaz gain, Euskal Herriko taldeekin hartu-emana izateko aukera izan zuen. Garai hartako lagunak ditu Sakanan ere. Liburua Euskal Herrian barna zabaltzen ari den honetan, geldialdia eginen du Altsasun.