Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren bian hasitako bederatzi hurrena despedituta, etzi, Erkudengo Amaren irudiak, atzera ere, bere ermitarako bidea hartuko du. Erromesaldia elizatik 9:30ean abiatuko da. Irudia aldean dutela fededun altsasuarrek Larrezabal eta Murgilarteko bideetan barna ermitara joanen dira. Baselizan 11:00etan hasiko da elizkizuna. Ohi denez, hura despeditzean Ama Birjina Erkudengoa kanta abestuko dute bildutakoek.Meza ondoren erromesek udalak banatutako gazta eta ardoa dastatzeko aukera izanen dute. Askok eta askok, gainera, euren mokadua eramaten dute. Jan-edanaren ondoren, txistularien doinuek plazara erakarriko dituzte dantzariak eta zortzikoa, jotak eta porrusaldak dantzatuko dira.