Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalaren 9 batzordeetatik 7etan Bilduk du zuzendaritzaAltsasuko Udalaren Gobernu Batzordeko kide dira Bildu, NaBai eta EB. Hala, asteleheneko plenoan Garazi Urrestarazu alkateak hiru alkate orde izendatu zituen: Ruben Imaz (Bildu), Asun Fernandez de Garaialde (NaBai) eta Arturo Carreño (EB). Udal organo kolegiatuetako kideak ere izendatu zituzten. Batzorde buruakBilduko 4 zinegotziak udalaren 7 batzordeko buru izanen dira. Ruben Imaz Garapen Ekonomiko eta Mendi batzordeko buru izendatu zuten, baita arlo sozio-kulturala hartzen duen batzordekoa ere bai. Horrek bere baitan hartuko ditu: Kirola, kultura, Gazteria, Musika Patronatua, ludoteka eta liburutegia. Juan Carlos Orellana Antolakuntza eta Giza Baliabideak, eta Parte hartzea eta Jaien batzordeetako buru izendatu zuten. Hasier Gonzalez-ek, berriz, Ogasuna eta Aurrekontuen batzordea zuzenduko du, baita Euskara batzordea ere bai. Garazi Urrestarazu alkatea Hirigintza batzordeko lehendakari lanak egingo ditu. Eta Santi Luceño, NaBaiko zinegotziak, Emakumearen batzordeko buru izendatu zuten. Giza Ongizate eta Elkartasun batzordearen zuzendaritza hutsik gelditu zen Mª Jose Notariok lehendakari izateari uko egin eta gero. "Ideologiak eta programak bereizten gaitu" argudiatu zuen zinegotzi sozialistak. Hala ere, batzordeetan lan egiteko prest azaldu zen. UPN eta PP ere ardurak hartzeari uko egin zioten. OrdainsariakAsteleheneko plenoan hautetsien ordainsariak zehaztu zituzten. Alkatetzaren proposamena zen aurreko legegintzaldiko lansaria mantentzea, 35.446 euroko soldata gordina. Gainerako zinegotzien ordainsaria ere berean mantentzea erabaki zuten, aurrekontu berria onartu arte. Udal batzak asteazkeneanAho batez onartu zuten asteazkenetan arratsaldeko 19:00etan eginen dituztela aurrerantzean Altsasuko Udalaren udalbatzak. BateraezintasunaSanti Luceño NaBai-ko zinegotziaren bateraezintasuna onartu zuten asteleheneko plenoan. Hori dela eta, zinegotziak bietako bat aukeratu beharko du: Ataboko udal enpresako langilea izan edo zinegotzi izan.