Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun eta familiako kide asko presente zeudela, larunbatean zabaldu zituen ateak Conservas Artesanas del Reinok. Isasia industrialdean denda zabaldu du enpresak. Bildutakoek produktuen dastatze ederraz gozatzeko aukera izan zuten.1995ean abiatu zen enpresa. Ordutik penintsulako eta balearretako elikadura azoka, erdi aroko azoka eta gastronomia azoketan jarri ditu salmenta postuak.www.delreino.es web orriaren bidez, 60 eurotik gorako eskaerak ere etxeetara bidaltzen dituzte. Haietan Nafarroan ekoiztutako produktuak salgai jarri dituzte. Jimenez-Zabala familiak jakinarazi digunez, "gaur egungo egoeran gure apustua arriskutsua da. Gure apustua kalitateko produktu bat eskaintzea da, ia fabrikako prezioan eta Nafarroan ekoiztu denaren bermearekin".