Altsasuko Peñen Futbol 7 Txapelketa arrakastatsua

Guaixe 2011ko uztailaren 14a

Altsasuko Peñak taldeak biharko, garilaren 16rako, futbol 7 txapelketa antolatu du. Erantzuna primerakoa izan da, 20 taldek eman baitute izena txapelketan aritzeko. Bihar, goizeko 8:30etik aurrera hasiko da txapelketa, Dantzalekun.Talde gehienak Sakanakoak dira, baina badira inguruko beste herrietakoak ere. Esaterako, Zangozatik talderen bat egonen da. Arabatik, Agurain, Alegria-Dulantzi eta Araiako taldeak etorriko dira eta Gipuzkoatik Seguratik, Azpeititik eta Donostiatik.Txapelketa goizeko 8:30ean hasiko da Dantzalekun, eta arratsaldean bukatuko dela aurreikusten da, 19:00etan edo 20:00etan. Hasieran ligaxka jokatuko dute izena eman duten taldeek, 30 minutuko partidetan. Talde onenak final laurdenetarako sailkatuko dira eta hortik aurrera final erdiak eta finala jokatuko dira.Sariei dagokionez, txapeldunendako afaria izanen da. Bigarren eta hirugarrenendako ere sariak izanen dira.