Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak elkarteak 51. Bargagainerako igoera antolatu du iganderako, garilaren 17rako. Urtero bezala, elkartearen finalista eguna ospatuko dute bertan, 51. edizioa baita.Suziriak emanen dio hasiera igoerari goizeko 9:00etan, Altsasuko Mendigoizaleen klubetik. Ordu erdiko igoeraren ondoren, lan erdiak eginak dituztela, hamaiketako ederra izanen da gazteluan. Barga gainera iritsita, meza izanen dute 11:00etan, eta haren akaberan, 12:00etan, finalistek pasa den urtean egindako lanak ospatuko dituzte auzate gozoarekin eta zortzikoekin. 13:30 aldera despedituko dute festa eta, inguruak garbitu ondoren, Altsasurako bidea hartuko dute.