Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren urtez, 16 urtetik gorako altsasuarrek festetako kartela aukeratu ahal izanen dute. Altsasun erroldatuta daudenek epaimahaiak aurrez hautatutako kartelen arteko baten alde bozkatu dezakete. Hiru aukera dituzte: Zein ederra, Musikaz blai eta Eta bapatean... zezensuzkoa! Kartelek Altsasuko festen hiru ikuspegi erakusten dituzte. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Eman botoaKartel bozketan parte hartzeko hiru modu daude: Altsasuko Iortia kultur gunean, 10:00etatik 14:00etara; 012 telefonoaren bidez, 8:00etatik 19:00etara; edo www.altsasu.net web orrian. Bozkatzeko epea uztailaren 29an, ostiralean, amaitzen da.