Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak radar finkoa jarri du A-1 autobide bazterrean. Tresna hori jartzearekin erakunde arduradunak inguruan azken urteetan izan diren istripu kopurua jaitsi edo desagerrarazi nahi du. Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, radarra dagoeneko martxan dago, baina doitzen ari dira. Prozesu hori despeditu ondoren isunak jartzen hasiko da. 401 km-an dago, autobiako irteera bat iragartzen duen seinale baten azpian. Metro batzuk lehenago radarra dagoela iragartzen duen seinale bat ere jarri dute. Inguru horretan ibilgailuek 110eko abiadura muga dute.