Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Peñak larunbatean antolatutako III. Altsasuko Peñen Futbol 7 txapelketak erantzun bikaina izan zuen. Azkenean 21 talde animatu ziren Dantzaleku futbol zelaian burutu zen txapelketan parte hartzera, duela bi urte aritu zirenen kopuru bera. Talde gehienak sakandarrak ziren, baina bazeuden Araba aldetik eta Gipuzkoatik txapelketan aritzera animatu zirenak ere.Txapelketa goizeko 8:30ean hasi zen, eta hasieran ligaxka jokatu zen. 30 minutuko partidak ziren. Onenak final laurdenetarako sailkatu ziren eta ondoren final erdien eta final handiaren txanda heldu zen. All Star altsasuarrak izan ziren txapeldunak, Green Star taldearen kontrako finalean hiruna berdindu eta penaltyetan onenak izan eta gero. Dantzaleku tabernan afaria jaso zuten sari. Txapeldunordeek txerrikumea jaso zuten.Altsasuko Peñek ekitaldiaren balorazio ona egin dute eta hurrengo urtean ere txapelketa antolatzeko asmoa dute, diru iturri moduan.