Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak kantuan jarraituko du udako oporretan. Igandean Extremadurako eta Portugalerako bidea hartuko du astebeterako. Kontzertu bana eskainiko du Meridan eta Setubalen. KontzertuakAltsasuarrek Badajozko Merida hiri ezagunean, Extremadurako Gobernuaren egoitzan, eskainiko dute lehenengo kontzertua. Gizadiaren Ondare izendatutako hiriko paradorean abestuko dute agorrilaren 1ean, astelehenean. Portugal aldera jarraituko dute bidaia, agorrilaren 3an, asteazkenean, Setubalen abesteko. Lisboatik gertu dagoen hiriko elizan eskainiko dute kontzertua. Altsasuarrek hiru zatitan banatuko dituzte kontzertuak: musika sakroarekin hasiko dira. Ondoren, folklorearen txanda izanen da. Zenbait herrialdetako folklorearekin hasi, eta Euskal Herriko folklorera hurbilduz joanen dira. Gure sustraietako musika herrikoiarekin amaituko dute kontzertua. "Batetik, Extremadurako eta Portugalgo musikara gerturatzeko portugaldarrera gerturatzeko ahalegina egin dugu, eta, bestetik, gure musika zabalduko dugu" jakinarazi digute. Besteak beste, Lorenzo Ondarraren zenbait moldaketa eskainiko dituzte.Kontzertuez gain, Merida eta Lisboa eta Fatima inguruak ezagutzeko aukera izanen dute. Erkudengo Ama koruko 30 abeslariek 12 lagunekin batera eginen dute bidaia.BidaiariakAltsasuarrena abesbatza bidaiaria da. Azken urteetan, besteak beste, Argentinan eta Austrian egon dira. Euskal folklorea zabaldu eta bisitatutako herrialdeetako musika tradizioa gertutik ezagutu dute. Aurki Kataluniara joatekoak dira.