Langileek Sunsundeguiko zuzendaritzaren plana babestu dute

Guaixe 2011ko uztailaren 22a

UGTk eta ELAk zuzendaritzarekin aurre-akordio bat sinatu dute, LABek ez. Industria kontseilariarekin, Nafarroako Parlamentuko eta Altsasuko Udaleko taldeekin bilerak kontaktuan jarrik dira Herenegun bozketa eguna izan zen Sunsudeguin. Langileek bi proposamenen artean aukeratu zezaketen: zuzendaritzak egindako proposamena eta ELAk eta LABek babesten zutena. Aurrenak jaso zuen babes gehien. Atzokoan enpresa batzordea (UGT 5, ELA 5 eta LAB 3) kudeatzailearekin, Murillorekin, bildu ziren. Babes gehien duten sindikatuek aurre-akordio bat sinatu zuten (ELAk behin betiko akordioa sinatzeko enpresak jarraituko duenaren bermea eta lanpostuak mantentzea eskatzen du). Murillok bileran azaldu zuenez, aurre-akordioa eskutan Nafarroako Gobernura joanen da negozio plan bat aurkeztera. Plana aurrera eramateko dirua eskatuko duela ere ziurtatu zuen Murillok. Gobernuaren lehen diru ekarpena 3,8 milioi eurokoa litzateke. LABek azaldu duenez, Murillok bileran jakinarazi du "edo aurre-akordioa sinatzen da edo ez dago hilabete honetako soldatak kobratzeko dirurik".UGTren iritziaSindikatuak zuzendaritzak proposatutako akordioaren alde agertu zen, uste zuelako konponbidearen hasiera izan zitekeela. UGTk langileei azaldu zien kalte handiagoak eragozteko eta Nafarroako Gobernua bitartekoak emateko konbetzitzeko akordioa alternatiba bideragarri bakarra zela. UGTko kideen iritziz akordio honekin epe motz, ertain eta luzerako konpromisoa lortu daiteke, "beti ere, gure enpresaren lehiakortasun errealean oinarritutako apustu batean". UGTk, bestalde, gogor jo zuen ELAk eta LABek babesten zuten akordioaren kontra. ELA kontraSindikatuak herenegungo bozketan zuzendaritzaren konta eta bere proposamenaren alde egitea eskatu zien langileei. ELAko kideen iritziz, zuzendaritzaren proposamenak ez du bermatzen Sunsusndeguiren bideragarritasuna eta etorkizuna bermatzen. "Ia dena airean uzten du. Zehaztu gabeko murrizketa batzuk daude eta akordioa asmoen adierazpen hutsa besterik ez da". Zuzendaritzak eta UGTk jokatutako "shockaren eta beldurraren" karta gogor salatu zuen ELAk. Sindikatuak azaldu du haien proposamenak ahalegin handiak eskatzen zizkiela. Horien artean daude, borondatezko baja hartzeko proposatutako neurriak edota aldi baterako Enplegu Erregulazio Espedientea. ELA prest azaldu da antolakuntza eta produkzioa antolatu eta hobetzeko borondatea azaldu du, beti ere, Nafarroako Gobernuak bermeak ematen baditu. LAB ere kontraHerenegungo bozketaren inguruan bi gauza nabarmendu zituen LABek: UGT eta enpresak bultzatutako bozketa beldurrak baldintzatu zuela eta, bigarrena, edozein akordio Nafarroako Gobernuaren konpromisoa hartutakoan sinatu behar zela. LABen iritziz, Nafarroako Gobernuak Sunsundeguiren etorkizunaren giltza du. Hori bermatzeko egin beharreko inbertsio guztiak egin beharko lituzkeela uste du LABek. Bestetik, Nafarroako Gobernuaren apustua, mehatxuan eta txantajean oinarritzen dela, Sunsundeguiko langileen eskubideen kontra egiten duela salatu du, UGT konplize eginez. Gobernuaren inplikaziorik ez dagoenez, aurre-akordiorik ez du sinatu LABek. Gobernuari jarrera argitzea eskatu dio ere.Onartutako plana. Indarraldia: 2011-2016Soldatak-primak: 2011n %5,25eko murrizketa. 2012an aurtengo KPI-ren arabera, %3,5 baino txikiagoa bada, izoztuta. Handiagoa bada, %3,5ekiko aldea igoko lirateke soldatak. 2013an antzeko, baina oinarria KPI-ren %3ko hazkundea izanik. Azken hiru urteetan metalgintzako lan hitzarmena gehi %1. Absentismoaren eta produktibitateari lotutako ordainketa sortuko da. Bestalde, langile berriendako soldata eskala berri bat sortuko da (gutxiago kobratuko dute). Urteko lanaldia: 1.696 ordu.Txandak: gehienez 80 egun 2012an. 2013an bi lan txanda, hala behar den sekzioetan, pinturan ezik, behar dituenak izanen dituela. Hileko aurrerapenez programatuko dira txandak. Oporrak: Garilaren 15aren eta irailaren 15aren artean hartuko dira, bi txandetan. Krisiaren kontrako neurriak: 40 lanpostu suntsitzea (gehienez enpresako 120 langile eta azpikontratatutako 74). Baja inzentibatuak (30 egun lan egindako urte bakoitzeko, 18 hileko topearekin). 3 jubilatu partzial, 5 aurre-jubilazio, 61,5 urtetaraino soldata finkoa konpentsatuz. Urte batez 32 kaleratze (8.000 euro jasoko lukete eta bueltatuko liratekeenaren bermea lukete). Lan karga eguneko ibilgailu bat baino txikiagoa bada hartuko diren beste neurriak dira: lan ordutegia eta soldata %10 murriztea, oporrak aldatzea eta kontratuak aldi baterako hausteko Enplegu Erregulazio Espedientea. Enpresaren konpromisoak: 2011-2013 aldian 3,5 milioi euroko inbertsioa egiteko konpromisoa hartu du. Horrekin batera, proiektu berriak garatu eta Sakanako hornitzaileen alde egitera konprometitu da zuzendaritza. Azkenik, ibarreko pertsonak kontratatzeko konpromisoa ere hartu du. Errebisio klausula: Nafarroako Gobernuak aurtengo lastailaren 23an enpresa erosteko aukera ez badu baliatzen, automatikoki indarra galduko du. Bozketaren emaitza: Zentsua 257. 235k eman zuten boza: 155 enpresaren akordioaren alde egin zuten, 76k ELA-LABenaren alde, 2 txuri eta 2 baliogabe.