Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hezkuntza Ministerioak. 2008-2009 ikasturtean ikasketak nota onenekin despeditu dituzten ikasleei eman dizkiete sari horiek. Ministerioak banatutako aipamen berezietako bat Alerie Guzman De la Fuentek jaso du. Altsasuarrak aldi berean biologia eta biokimika ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean. Biologia ikasketetan estatuko 9. nota onena lortu zuen eta biokimikagan 4. izan da. Azken horregatik jaso du aipamen berezia.Guzmanek esan digunez, "aipamenarekin pozik nago. Bost urte ikasten eman ondoren eta nahiko nota onak atera ondoren, egindako ahaleginaren errekonozimendu ona da". Guzmanek pentsatzen du jaso berri duen aipamen bereziak bere espedientean izatea lana bilatzen eta bestelakoetan lagunduko diola.TesiaAlerie Guzman De la Fuentek 2009an despeditu zituen unibertsitate ikasketak. Ordutik ez da geldi egon. Zazpi hilabetez Italiako laborategi batean lan egin zuen, Alzheimer gaitza ikertzen. Antzeko lana egin zuen Erasmus ikasle gisa Alemanian hiru hilabetez eta unibertsitatean ikasten ari zela.Guzmanek azaldu digunez, laborategiko lan horrek sartu zion neurozientzietarako arra. "Neurozientzien arloan asko dago ikertzeko. Nerbio-sistema ezagutzeko, ikertzeko dago. Gorputz guztiari eragiten dio gainera". Horregatik, tesia arlo horretara bideratu du, eta ikasturte honetan hasi da esklerosi anizkoitzaren inguruan informazioa biltzen. Lau urte ditu aurretik tesia despeditzeko. Jendea laguntzeko moduko emaitzen bat lortzea beste sari bat izanen litzateke altsasuarrarendako. Ikerketa arloan munduko bost unibertsitate onenen artean dagoen Canbrigdeko Unibertstatean ari da Guzman tesia prestatzen.