Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak taldeak aspaldi kudeatzen du Urbasan, Bardoitzako saroian dagoen aterpea. Artzain borda bat zena mendizaleek erabiltzeko utzi zuen Nafarroako Gobernuak. Altsasuko Mendigoizaleak hura behar bezala egokitu zuten. Aspaldi utzi xamar zegoela eta, behar bezala egokitu dute mendizale altsasuarrek. Behar bezala egokituta dago, gasdun sukaldea, parrilak, hauspoa eta beste txukun utzi dituzte. Mendi aterpean 20 pertsonek lo egiteko aukera dute. Otsoportilorako pistaren bazterrean dago borda, 12. km-an.Bardoitzako aterpea alokatu nahi dutenek honako telefonoetara hots egin dezakete: 948 468 478 (mendi elkarte) 948 467 070 (Txalaparta taberna) edo 646 889 776 (Iker).