Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Gazteria Sailak eta Gizarte Zerbitzuek ur festa goxoa antolatu dute 12-30 urte arteko gaztetxoendako. Jarduera Gozamenez programaren barruan kokatuta dago.Gazteek elkar ezagutu eta elkarrekin gau entretenigarria pasatzeko aukera polita dute Altsasuko Dantzaleku igerilekuan. 21:00etatik 00:00etara ur jolasak izanen dituzte. 22:00etan indarrak berreskuratuko dituzte bokata eta edariarekin. 23:00etatik 00:30era su eta perkusio ikuskizun ederra izanen dute. Interesatuek bainujantzia eta toalla eraman behar dute. Doako jarduera da.