Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritarrei bestelako arratsalde bat eskaini nahian, aurreko ostiralean Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) Merkataritzaren Eguna antolatu zuen. Iortia kultur guneko zabalguneak hartu zituen ADEk antolatutako ekitaldiak. Hodei mago altsasuarrak hainbaten jakin-mina eta harridura sortu zuen bere trukuekin. Iluntze partean Damai soka laukoteak kontzertua eskaini zuen. Horrekin batera, Il Padrino jatetxean bi pertsonarendako launa afari zozketatu zituzten, Irantzu Galbete, Clara Aritz, Mª Carmen Alonso eta Eider Ziak eskuratu zituztenak. Horretaz gain, ADEko kide diren establezimenduek bildutakoei bertako jakiak dastatzeko aukera eskaini zieten. Dendariek ere denboraldi berriko generoa aurkeztu zuten, katalogo eta informazio ugari banatuz.