Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñaki Ruiz de Alegria nagusitu da 2011ko festetako kartel lehiaketan. Horrela erabaki dute altsasuarrek herri bozketan. 19 kartel aurkeztu dira lehiara eta haietako hiruk pasa zuten epaimahai artistikoaren galbahea. Horien artean erraz nagusitu da Iñaki Ruiz de Alegria botoen % 76arekin. Patxi Uharteren Musikaz blai kartelak botoen % 18,8 jaso zituen eta Eusebio Medinaren Zein ederra! Lanak % 5,2. Denera, 143 lagunek eman zuten botoa. Iñaki Ruiz de Alegriaren Eta bapatean... zezensuzkoa! kartelak iragarriko ditu herriko festak, haurren kategorian nagusitu den Markel Galbeteren lanarekin batera. 29 urteko altsasuarrak 600 euroko saria irabazi du. Olaztiko 14 urteko gazteak, berriz, 60 euroko saria eta Txartel dendak oparitutako marrazketarako materiala. Sari-banaketa ekitaldia abuztuaren 30ean izan zen Iortia kultur gunean. Parte-hartze eta festetako zinegotzi Juan Carlos Orellanak banatu zituen sariak. ErakusketaFestetako kartel lehiaketara aurkeztutako 69 lanak ikusgai egonen dira Altsasuko Iortia kultur gunean irailaren 12ra arte, 10:00etatik 14:00etara.