Larrain dantza ikasteko aukera

Guaixe 2011ko irailaren 5a

Bertan ditugu Altsasuko festak. Urtero bezala, egitarauan lekua egin diote Larrain dantzari eta Altsasuko Zortzikoari. Aurten ohi baino lehenago izanen da dantzaldia: egunero, gaueko 21:30ean. Azkeneko urteetan Larrain dantza zekien jende gutxi zegoela ikusirik, altsasuar talde batek ikastaro azkarra antolatu du. Irailaren 5ean, 7an eta 9an, 19:30etan izanen da, Lavadero eraikinean. Ikastaro irekia da eta herritar guztiak animatu dituzte dantzara.