Nafarroako Filmotekak joan zen astean mustu zuten udazkeneko denboraldia hiru ziklorekin. Haien artean dago Panorama INAAC zikloa, Nafarroarekin lotura duten filmak ardatz dituena. Gaur izanen da lehen emanaldia, 20:00etan, Ikus-entzunezkoen eta Zinemaren Nafarroako Institutuaren laguntza jaso duten bost filmerekin. Haien artean dago Julia Juanizen El vuelo de Dora Salazar film laburra. Jon Iraizoz, Ainara Vera, Iñaki San Roman, Cesar Urbina eta Jorge Galanen fimak ere eskainiko dituzte. Irailaren 14an, datorren asteazkenean, 20:00etan, euskarazko filmen txanda izanen da. Atzera ere, Dora Salazar altsasuarraren lana aztertzen duen film laburra ikusteko aukera izanen da, oraingoan euskaraz. Asisko Urmeneta eta Juan Elordiren Gartxot kondairak eta Cesar Urbina eta Jorge Galanen Akerbeltz filmak osatuko du emanaldia. Bestalde, irailaren 21ean, besteak beste Urbasan filmatu zuten Sergio Morilloren Basajaun y las lindes del bosque film laburra botako dute.Emanaldi guztiak doan dira, baina ordu erdi lehenago sarrerak hartu behar dira Nafarroako Filmotekan (Antonio Perez Goiena, 3-Iruñea). Dora Salazar hegal egitenJulia Juanizen El vuelo de Dora Salazar film laburrak (30 minutu) altsasuarraren ibilbidea errepasatzen du eskulturagileari egindako elkarrizketaren bidez.Dora Salazar altsasuarraren obra bere nortasunaren bilaketaren fruitua da eta, hortaz, emakumea da protagonista nagusia. Bere obrak barne-mundua islatzen du eta, era berean, kanpoko mundutik edaten du. Feminitatea, indarra, isiltasuna, hutsunea... iradokitzen du.