Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Jendeak erantzun du, asteburuko eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere. Baina balorazio ona egiten dugu". Halaxe laburbildu digu Gorka Unamunok, Zubiondo elkarteko kideak, Altsasuko IX. garagardo azokaren balorazioa. Unamunok azaldu digunez, 18 bat gararagardoko eskaintza zuten (bai kupelekoak bai botiletakoa) eta haietako batzuk larunbaterako agortuak zeuden. Garagardoarekin batera ere jatekoa eskaintzen zen (ukondoa, saltxitxak, oilaskoak eta patatak) eta Zubiondoko kideak jakinarazi digunez, egunero prestatutako guztia bukatu zen. Unamunok, elkartearen izenean, azokatik pasa diren pertsona guztiei eskerrak eman dizkie. Esker on mezu hori azokan lanean aritu diren pertsona guztiei luzatu die ere.2003an peñek ekimena martxan jarri zutenetik, urtetik urtera altsasuarren agendan tokia egin du azokak, festak iragartzeko ekitaldia bihurtzeraino.