Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) Nirekin euskaraz, euskararen kontratua sortu du. Eragile euskaltzaleak azaldu digunez, ekimen horren bidez "festetan gutxienez, euskararen presentzia bermatu nahi dugu". Horrekin batera euskal hiztunen kontzientzian eragin nahi du EHEk. KontratuaEragile euskaltzaleak lau puntuko kontratua proposatu die altsasuarrei. Lehenik eta behin, kontratu sinatzaileek festetan Nirekin euskaraz dioen txapa agerian eraman beharko dute. Aldi berean, kontratua sinatu duten beste pertsonekin euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko dute sinatzaileek. Halakorik eginen ez balitz, beste kideari pote bat ordaindu beharko zaio. Hala dio kontratuaren hirugarren puntuak. Azkenik, EHEren Nirekin euskaraz, euskararen kontratua sinatzen dutenek ferietako ostiralean (lastailaren 14an) eginen den afarian parte hartuko du, gainontzeko sinatzaile guztiekin batera. Kontratua sinatzekoKontratua sinatu nahi dutenek, ostiraletik domekara Foru plazatik pasa daitezke, 19:30etik 21:30era. Kontratua sinatzearekin batera, Nirekin euskaraz dioen txapa eskuratuko dute euro baten truke.Festetan ekimen gehiagoAsteazkena 14, 22:45ean, Kantaitan, Foru plazan. Osteguna 15, 12:30ean, bertso triki poteoa Foru plazatik abiatuta, Lazkoz eta Soto.