Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrilean PSNk herrian zabaldu zuen idatzi baten harira sortu da tira-bira, IUko 2. hautagaiak Atabo enpresa publikoan lortutako lanpostuaren inguruanAgorrilaren 31n egindako udal bilkuran Altsasuko alkate Garazi Urrestarazuk jendearen artean zegoen Beatriz Fernandez Santanori eman zion hitza. IUko hauteskunde zerrendetan aurkeztu zen bera eta PSNk bere lepotik "irainak eta gezurrak" zabaldu zituela salatu zuen.NaBaiko zerrendako 4. zinegotzia ere Atabo udal enpresako langilea da, eta zinegotzi karguarekin batera ezina denez, eszedentzia eskatu du. Haren ordez lanera oposizioan 3. gelditu zen Fernandez sartu zen. Iazko udazkenean egin zen prozesu horren gardentasuna agerian uzteko dokumentazio ugari aurkeztu zuen IUko kideak. Izan ere, sozialisten idatzian jasotzen zenez, "IU beti prest dago kasualitate guztietatik onura ateratzeko". Bere izena garbitzeko PSNri berehalako zuzenketa egitea exijitu zion.Jendearen artean zegoen Mariano Garcia zinegotzi sozialista ohiak aitortu zuen oposizioaren deialdia eta emaitza legezkoak zirela, baina haien asmoa zela altsasuarrei gertakari baten berri ematea. Bestalde, Mari Jose Notariok azaldu zuen bera zinegotzi sozialista dela, baina ez Altsasuko sozialisten taldeko burua.GehiagoFernandezen aurretik bere taldeko zinegotzi Arturo Carreñok sozialisten idatzian jasotako beste zenbait gauza zuzendu nahi izan zituen. Carreñok PSNri gogorarazi zien IUk ez duela inolako batzordearen presidentziarik, eta gobernu batzordean daudela alkatetzak hala eskaini zielako. IUtik ukatu egin zuten politikan onura pertsonalak lortzeko aritzen direnik.Bildutik sozialistei gogorarazi zieten udal ardurak hartzeko gonbitea talde guztiei egin zietela eta PSNk, UPNk eta PPk errefusatu zituztela. NaBai PSNri idatzian muga asko gainditzea leporatu zien, besteak beste teknikari eta langile askorekiko errespetu faltagatik. Sozialistek idatzian esandakoaren kontra, koalizioak ukatu egin zuen udalak zuloa duenik eta diruzaintzan 240.000 euro dituela nabarmendu zuen.