Ludotekako izen ematea zabalik

Guaixe 2011ko irailaren 8a

0 eta 12 urte bitarteko haurrendako eskaintza egin du Kangu ludotekakAltsasuko udal ludotekan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Honako datuak eman beharko dituzte izena ematerakoan: izen-abizenak, jaiotze data, helbidea, telefonoa eta nahi dituen saioak. Gehienez ere astean behin edo bi saiotan parte hartu daiteke.Talde bakoitzean 40 plaza daude eta haiek betetzean itxaron zerrenda osatuko da. Osatuko ez balira, izen ematea plaza kopuru horretara iritsi arte luzatuko da.Saioak0 eta 3 urte arteko umeen saioetarako sarrera librea eta dohainik da, baina umeek pertsona heldu batekin egon behar dute. Haiendako saioak astelehen (18:30etik 20:00etara) eta asteazkenetan dira (17:00etatik 18:00etara).4 eta 7 urte bitarteko haurrek astegun guztietan 17:00etatik 18:30era dute ludotekan aritzeko aukera; asteazkenean, ordea, ordutegia 15:00etatik 17:00etara da. Saio horietako batean parte hartu nahi duenak 25,06 euro pagatu behar ditu, bigatik 46,91. Familiendako hobariak daude.8 eta 12 urte bitarteko haurrek asteartetik ostiralera dute txanda, 18:30etik 20:00etara, asteazkenetan, ordea, 15:00etatik 17:00etara da. 5 euro ordaindu behar dituzte.