Erantzun eskasa agorrileko udan euskaraz-ek

Guaixe 2011ko irailaren 8a

Altsasuko Udalak garilaz gain, agorrilean ere Udan Euskaraz programa eskaini du. Horrela gurasoek aspaldi egindako eskaerari erantzuna eman zion udalak.40 plaza eskaini zituen udalak eta haietatik 22 bete ziren. Agorrileko astegunetan, 10:00etatik 13:00etara, bi begirale arduratu dira taldeaz. 3 eta 11 urte bitarteko haurrek elkarrekin eman dute agorrila. Udal ludotekan egon ziren gehien bat, baina eraikin berean dagoen gimnasioan, bi igerilekuetan, zinema aretoan eta beste ere egon dira.