Baiezkoa bai den bezala. Ideia hori argi utzi nahi du Altsasuko Udalak festen atarian eta sexu erasoak eragozteko asmoz zabaldu duen bandoan. Festetan eraso sexualak izateko arriskuak gora egiten duenez, Altsasuko Udala, Altsasuko Feministak, Bilgune Feminista eta Nafarroako Berdintasun Institutuarekin batera mezu hau zabaldu nahi du: Festetan ere bai: BAI baiezkoa da, eta EZ ezezkoa. Eraso sexistarik ez. Altsasuko Udalak bando horren bidez emakumeen aurkako erasoak gogor gaitzetsi nahi ditu. Aldi berean, sexu erasorik jasanez gero Udaltzainei hots egiteko eskatu du, 629 202 414, 6:00etatik 22:00etara, eta 636 458 016, 22:00etatik 6:00etara. Festen aurretik Altsasuko Udalak ere etxeko lanak eta familia ardurak partekatzera deitu ditu, "gizonezkoek eta emakumezkoek festaz elkarrekin gozatu ahal izateko".Azkenik, udalak altsasuarrak animatu ditu sexu erasoen aurka antolatzen diren jardueretan parte hartzera, "indarkeria emakumeen arazoa ez ezik, denon arazoa baita".