Zumalakarregi hiru musika belaunaldiren bilgune

Guaixe 2011ko irailaren 9a

Desgarro, Katapunk eta Los del Rayok bat eginen dute kontzertuanZumalakarregi plazak toki berezia du altsasuarren bizitzan. Aisialdian ere neurri horretako presentzia merezi duela iritzita, auzokideek kontzertu berezia antolatu dute biharko Akelarre, Jota eta Txalaparta tabernen laguntzarekin. Hiru belaunalditako talde altsasuarrek erantzun diote deiari: Desgarrok, Los del Rayok eta Katapunkek. Kontzertua festetarako motorrak berotzeko aukera polita da.EtorkizunaDesgarro taldeak emanen dio hasiera kontzertuari. Ruben Barroso (abeslaria), David Agirre, Aritz Mendikute (gitarrak), Jon Fiz (jaxua) eta Josu Ginea (bateria) udaberrian igo ziren lehen aldiz oholtza gainera, Karbonillako festetan eta Gazte2Asten. Festa giroak ekarriko ditu taldearen hurrengo bi kontzertuak ere: lehenengoa bihar eta hurrengoa asteazkenean, Altsasuko Gaztetxean. Orain arte gustuko abestien bertsioak jotzen bazituzten ere, errepertorioa barru-barrutik ateratako abestiekin osatu dutela jakinarazi digute. Gaztetasunak ematen duen gogo eta indarra lagun, punk oi! musika lau haizetara zabaltzeko gogotsu daude. BeteranoakGazteek beteranoei eginen diete lekua. Los del Rayo taldeari. Altsasuko taldeak 80ko eta 90eko hamarkadetan izan zituen urrezko urteak. Alonsok (bateria), Josek (baxua), Leok (gitarra) eta Patxik (ahotsa) osatzen zuten taldea. 60ko hamarkadan Euskal Herrira emigratu zuten Extremadurako semeak ziren, eta leku bat aldarrikatzen zuten gure lurraldean. Laukoteak rock and roll purua zabaldu zuen batean eta bestean, eta jarraitzaile asko izan zituen. Urteetako isiltasunaren ondoren, joan zen urtean oholtza gainera igo zen altsasuar taldea. Hasiera batean kontzertu bakarra eta errepikaezina eskainiko zutela bazirudien ere, dirudienez gustura itzuli dira zuzenekoetara eta denbora gutxian zenbait kontzertu eskaini dituzte. Orain Aguilera iruindarrak hartu du Patxi abeslari ohiaren tokia. Ongi pasatzen duten bitartean jotzen jarraitzeko asmoa azaldu dute.Amaitzeko, KatapunkKatapunk taldeak itxiko du jaialdia. Boskoteak 2004an hasi zuen ibilbidea, Agurainen, euskal punkaren harrobian. Hala ere, azken urteetan altsasuartu egin da taldea. Bertakoak dira Koke abeslaria eta Jon gitarra jolea eta bertan dute lokala, Zelandin. Benik (gitarra), Forek (baxua) eta Mikel Etxabarrik (bateria) osatzen dute taldea. Azkena dute fitxaje berriena. Zazpi urteko ibilbidea ez da alferrik pasa. Taldeak estilo propioa lortu du, abeslari eta instrumentuen azkartasuna eta musikalitatea nabarmenduz. Aurten ikusi zuen argia taldearen hirugarren diskoak, Odio izenekoak. Harrera ona izan du, bai Euskal Herrian, bai hemendik kanpo. Esaterako, Alcorcondik etorri berriak dira. Madril, Leon eta Tarragonan ere jo izan dute. "Gure sekretua entseguetan dago eta, batez ere musikarekin ongi pasatzean" esan digu Jonek. Horretan saiatuko dira biharko kontzertuan ere. Danimarkako punka GaztetxeanIrailaren 14an, festetako asteazkenean, Altsasuko Gaztetxean zuzenekoa eskainiko du Danimarkako The movement punk talde antifaszistak. Altsasuko Desgarro taldea izanen dute telonero. Kontzertua 23:00etan hasiko da.