Vaya Semanita telebistatik antzerkira

Guaixe 2011ko irailaren 9a

Irailaren 10ean, larunbatean, 20:00etan eta 22:30ean, Altsasuko Iortia kultur guneanAski ezaguna da ETBko Vaya semanita programa. Glu glu producciones taldeak  antzerkira eraman ditu saioko eskets ezagunenak. Antzerki arrakastatsua Altsasura iritsiko da bihar. Sarrerak agortuta daude.Vaya Semanita programak Euskal Herriko historiaren, mitoen eta egunerokotasunaren irakurketa egiten du umoretik abiatuta. Politika serioegi hartzeko fama dugun herrialde honetan, saioak arrakasta itzela izan du. Sarri geure burua islatuta ikusiko dugu behin baino gehiagotan. Hor dago antzezlanaren arrakastaren gakoa. Orain umore zorrotz, garratz eta zentzugabeari zuzen-zuzenean indarra gehitu behar diogu. Andoni Agirregomezkorta, Javier Anton, Itziar Atienza, Iker Galartza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz aktoreek oholtza gainera salto eginen dute, Idoia Urangaren zuzendaritzapean. Altsasuarrek herriko festak umoretsu hasteko erronka dute.