Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo ospatu zen Extremadurako Eguna, Guadalupeko Amaren Egunarekin bat egiten duena. Hori dela eta La Encina elkarteak egitaraua prestatu du etzirako. Altsasuarrekin batera, ospakizunean Nafarroako beste etxe erregionaletako ordezkariak ere izanen dira. Egitaraua 9:30ean Gosaria elkartean, ogi-mamiak.11:30ean Extremadurako meza San Joan ermitan. Iruñeko Extremadurako Etxeko Raices y Brotes taldeak kantatuko du. Ondoren auzatea.14:30ean Extremadurako bazkaria, elkartean. 19:00etan Extremadurako dantzen jaialdia Iortia kultur gunean. Sarrera librea, gonbidapena aurretik Iortia kultur gunean jaso behar da.BizipenakDomekakoa ez da Guadalupeko Amaren ospakizunaren inguruan antolatutako ekitaldi bakarra. Herenegun elkartean bertan bederatzi kidek haien immigrazioaren inguruko bizipenen berri eman zuten. Horretaz gain, Castañar de Ibor herriarekin bideo-konferentzia egin zuten bildutakoek. Herriko alkatearekin eta han zegoen La Encinako kide batekin hitz egiteko aukera izan zuten teknologia berriei esker.Horretaz gain, Castañar de Ibor herriarekin bi bideo-konferentzia izan ziren. Kanpoko Extremadurako Elkarteetan Enbaxada Teknologikoak proiektuaren barruan gauzatu ziren teknologia berrien bidezko hartu-eman horiek.