Festetan ere birziklatu

Guaixe 2011ko irailaren 12a

Taberna, jatetxe eta elkarteek festetan ere beira birziklatzera deitu dituzte. Eta eskertzeko kanpaina jarri dute martxanBilketarako edukiontziak egonen dira eta bilketa zerbitzua indartuko daAltsasuko Udala, Sakanako Mankomunitatea, Nafarroako Gobernua, Ingurumen Baliabideetako Zentroa eta Ecovidrio enpresa elkartu egin dira, festetan Mezua botilan kanpaina sustatzeko. Ostalaritzako establezimenduek elkarteek eta bizilagunek beira birziklatzeko egiten duten ahalegina eskertzea da helburua. Beira birziklatzea festetan bultzatu asmoz, aurtengo festetan, Sakanako Mankomunitateak ez ditu obra hondakinen edukiontziak jarriko. Urtean zehar dauden ohiko bilketakoak mantenduko ditu, eta bilketa zerbitzua indartuko du. Kanpainako arduradunek, bide batez, "beira birziklatzeko egiten duzuen ahalegina" eskertu dute.Non zer bota Beirako edukiontziak: beirazko poto, ontzi eta botilak.  Edukiontzi horiak: latak, brikak eta plastikozko ontziak, hala nola, esne-botilak, maionesa nahiz tomate potoak, eta abar.Edukiontzi urdinak: paperezko kutxak eta paperak.Edukiontzi berdea: kortxoak, jan-hondarrak, eta abar.