Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olano-Goñi, Kadete mailako txapeldun berriak dira, larunbatean 35 minututan Garaio eta Ruizi 22-08 irabazi ondoren. Hasieran 2-5 galtzen hasi baziren ere, partidua nahiko parekatua izan zen 5eko berdinketa arte. Hortik aurrera, irabazleen esku geratu zen partidua, Olano jaun eta jabe izanik eta sakez 10 tanto eginez.4 t’erdiko finalerdiak. Ansotegik 25 minutu behar izan zituen Floresi 18-04 irabazteko. Etxarriarrak partidua erritmo biziarekin hasi zuen eta ziordiarrak erantzun ona izan bazuen ere, ezin izan zion jarraitu eta finalerako txartela galdu zuen.Partidu oso gogorra jokatu behar izan zuten Armendariz eta Landiribarrek Garralda eta Lopezen kontra 22-19 irabazi ahal izateko. Partiduak 66 minutu iraun zuen, 1-2-3-4-5 eta 8nako berdinketekin hasi zen, irabazleak 13-09 aurreratu ziren, 13 eta 16nako berdinketa berriz ere eta 18-16, 21-17, 21-19 eta 22-19. Armendarizek 3 tanto egin zituen sakez eta 4 Garraldak. Ikuskizun ikaragarria eskaini zuen Garraldak, 7tik sotamanoz hainbat pilota eraman ondoren. Harmailetan giro paregabea zegoen, eta partidua bukatzean 4 pilotariek txalo zaparrada jaso zuten.Larunbat honetan jokatuko dira finalak, arratsaldeko 18:00etan. Batetik Ezkurdia eta Ansotegiren artekoa eta bestetik Baez-Lizoain eta Armendari-Landiribar bikoteen arteko. Zalantzarik gabe, lehia handiko partiduak biak ere. Finala istripuz hildako Odei Iturrioz pilotariari omenaldia egiteko aprobetxatuko da.