Altsasuarrek gaur emanen diote hasiera 2011ko festei. Bost egunez eguneroko martxa alde batera utzi, eta festen zurrunbiloan murgilduko dira. Festetarako egitarau zabalak jai egunez gozatzeko hamaika aukera eskaintzen ditu. Altsasuko Udaleko parte hartze eta festa batzordeko lehendakari Juan Carlos Orellano Bengoetxeak aurkeztu zuen festa egitaraua zenbait erakundetako kiderekin batera, besteak beste, Altsasuko Peñak, Gaztea Asanblada, Euskal Herriko Bilgune Feminista, AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Iñigo Aritza ikastola eta jubilatuen elkartea. Guztiek herriko festak gertutik bizitzeko gonbitea egin zieten altsasuarrei. Hasiera zaratatsuaOhi bezala, txupinazoak emanen dio hasiera herriko festei, gaur, 12:00etan. Etxajuaren leherketaren ondoren, ezkila errepika etorriko da. Ondoren, herriko abesbatzek Altsasuko ereserkia abestuko dute. Antza, oraindik ere iskanbila handiagoa sortu nahi dute altsasuarrek eta, hortaz, Udalak burrunban parte hartzeko gonbitea egin die herritarrei. "Aurten zu zara suziria!" lemapean Altsasuko haur, gazte, guraso eta agureak zintzarria, lapikoa edo karraka hartu, eta festen hasiera emanen dien burrunban parte hartzeko deia egin dute. Azken errepikaMaiatzeko lehen asteburuan hasi ziren eguerdiko ezkila-errepikak irailaren 14an, Gurutzearen egunean isilduko dira. Altsasuko ezkila-joleek saio berezia antolatu dute azken egunerako. Elizako kanpandorrera igoko dira Enrike Zelaia, Iñaki Bengoetxea, Jesus Irisarri, Asier Beramendi, Felix Martinez eta Jesus Bengoetxea.Ordu aldaketakAurten peñen jaitsiera aurreratu egin dute: 20:00etarako iritsiko da Foruen plazara, Larrain dantza eta Zortzikoarekin bat ez egiteko. Izan ere, aurten dantza herrikoiak gaueko ordu txikietatik 21:30era aurreratu dituzte, herritarren parte hartzea bultzatzeko. Gainera, azkeneko urteetan Larrain dantza jende gutxik zekiela sumatu ostean, ikastaro azkarra antolatu dute. Azken saioa gaur, 19:30ean izanen dute, Labadero eraikinean. Ikastaroa guztiz arrakastatsua izan dela jakin dugu. Beraz, aurreikusi dezakegu jendetzak parte hartuko duela afal aurreko dantzaldi herrikoian.Pankarta heganFesten hasierarekin batera, pankarta bat eskegiko dute udaletxeko balkoian. Mezua ezkutuan mantenduko da azken unera arte. Azken egunean, irailaren 17an, pankarta hegan jarriko dute, mezua lau haizetara zabalduz. Azken trakarekin agurtuko dituzte herriko festak. Altsasuko Udalak eta herriko tabernen argizariak banatuko dituzte azken gauerdia argitzeko. Penei denborarik utzi gabe, jai giroa ordu txikitaraino luzatuko da kalejirarekin eta dantzaldiarekin. Talde lanaUdaleko ordezkariak esker hitzak izan zituen egitaraua osatzen lagundu duten guztiendako. "Batzar irekietan parte hartu dutenen inplikazioari esker, egitarauak hainbat berrikuntza dakartza, eskaintza zabalagoa da eta, garrantzitsuena dena, zuen interesetara hurbiltzen gaitu" azpimarratzen du Orellanok.